XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri xumeak ez du heraldikaren beharrik izan.

Hori ikuiluan bizi ez zirenen gauza izan zen, naturalezako izaki animatuekin logika-harremanak galdu zituzten haiena hain zuzen.

Harmarri eta armarioetako abere enblematsurik ez du herriak gorde: euskaran ez dago jatorri noblea erreibin dikatzeko abere noblerik.

Euskaran abere guztiak giza-tamainakoak dira, behi eta ardi, asto edo txerri, eltxo, xipa ala euli, pertsona adinakoak beti.

Herri xumean ere lumero gutti, eta orduan ere animalia ageri.

Bat, Matxin Parrat.

Bi, Matxin ipurdi.

Hiru, hi beti miru (hire kolkoa bete miru).

Lau, saguak jango al hau (katuak jango al hau) (txakurrak jango al hau).

Bat, bi, hiru, lau, Irunberrin otso lau (txakurrak buztana altza dau).

Sei, ikuiluan idi eta behi (etxea bete behi).

Zazpi, ez da katua gaizki.

Zortzi, etxea bete zorri.

Bost, sei, zazpi, zortzi, katuak ezpainak igortzi.

Bederatzi ikuilura joan eta behia jeitxi.

Hiru eta hiru sei eta hiru bederatzi, Oletako txakurrari dantzan erakutsi.

Hamar, gure katua marmar.

Hamaika hiretzat txakurraren lukainka (katuak altzora kaka).

Hamabi, hi nere zamari (txakurraren buztanak kana bi).

Gizarte eta ikuiluko animaliaren arteko analogiaz ezagutu eta adierazi du bere burua herriak dudarik ez dago.

Makinarekin elkarganatu gaituen analogia modernoa baino askoz ere atseginagoa da analogia animatsu hura eta, dudarik ez, ikerketa sozialak gaur asmatzen dabiltzaten mekanismo-metafora bezain egiazkoa. Hala nik uste.